XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GALDERAK

1. galdera

a) Solido zuri kristalino batean eman daitekeen lotura-mota, soilik ionikoa edo kobalentea izan daiteke, ez baitago solido metalikorik zuri eta kristalino direnik. Halaber, solido molekular batzuk eman zitezkeen ezaugarri horiekin.

Bereizteko, ondoko saioak egin daitezke:

a.1) DISOLBAGARRITASUNA URETAN: substantzia ionikoak uretan disolbagarriak dira (edo eta substantzia kobalente polarrak). Hori frogatzeko, beharrezko dira prezipitatu-ontzi bat, irabiatze-sistema bat, eta disolbaturiko kantitatea kalkulatzea ahalbidetuko lukeen bitarteko bat.

a.2) DISOLBAGARRITASUNA DISOLBATZAILE ORGANIKOETAN: substantzia kobalenteak disolbagarriak dira disolbatzaile organikoetan (substantzia kobalente polarrak izan ezik eta substantzia ionikoak oso gutxi disolbagarri ziratekeen).

a.3) KONDUKTIBITATE ELEKTRIKOA, substantziak egoera disolbatuan edo fundituan daudenean. Eroaleak dira, baldintza horietan, substantzia ionikoak, eta, neurri apalago batean, substantzia kobalente polarrak. Hori egiaztatzeko, disoluzio bat prestatzeko ohizkoa den tresneria beharko litzateke, eta konduktibitatea neurtu beharko zitekeen konduktimetro baten bidez, edo Wheastone zubi baten bidez.

a.4) FUSIO- ETA/EDO IRAKITE-TENPERATURAK, hauek ere balio dezakete solido-mota desberdinak klasifikatzeko. Fusio- eta irakite-tenperatura altuenak dituztenak, solido ionikoak eta kobalenteak ohi dira, eta solido molekularrek trantsizio-tenperatura baxuagoak ohi dituzte.

1.b) Zaboreaz gain, azukrea (substantzia kobalente polarra) eta gatz arrunta (substantzia ionikoa) elkarrengandik bereiztu ahal izango luketen propietateak hauek izan daitezke: konduktibitate elektrikoa (gatz arrunta eroale da egoera fundituan eta disolbatuan, aldiz, sakarosa ez da); halaber fusio-tenperatura eta irakite-tenperatura izan daitezke nahikoak diferentzia egiteko (gatzarentzat handiagoak liratekeenak).